XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Jesusen balio-eskalea

Orain arte ikusi dogu balio moralak premina eta errealitate bat dirala gizartean.

Oso zaila izango da giza bizitzearen dimentsino moralik bako gizarte bat aurkitzea.

Hau honela bada, Jesusen mezutik klabe diferentzial batzuk eskeintzen jakuz, eta honeexek ikusiko ditugu orain.

Kristau morala berezi egiten dauana Nazareteko Jesusengan berarengan aurkitzen dogu.

Kristau portaerea, oinarrizko aukeratzat Jesusen mezua daukalako bereizten da.

Itun Barrian lehenengo kristau alkarteen esperientziagaz aurkitzen gara.

Batez ere, Itun Barriko gutunetan ikusiko dogu, apostoluak aholku eta gomendio moralak emoten dituela.

Esate baterako, Efesoarrei idatzitako gutunean ondoko hau aurkituko dogu: Baztertu eizue, beraz, guzurra eta esan egia nork bere lagun hurkoari, guztiok alkarren atal garealako (...). Lapur danak ez daiala aurrerantzean ostu, ahalegindu daitela ostera bere eskuz lan egiten, beharrean dagoanari zer emon eukiteko (...), zerbait esan behar badozue, ona eta egokia eta entzun daienen onerako izan daitela (Ef 4, 25-29).

Testu honetan, beraz, gomendio moralak egiten dira eta honeek zertan oinarritzen diran arrazoitzen da: guzurra baztertzea, batzuk besteen atal garealako; lapurretea itzi eta lan egitea, beharrizanean dagoanagaz partekatu ahal izateko; ondo berba egitea, entzuten dabenei on egiteko.

Baina, batez ere, Jesusek berak portaera morala aitatzen dauan testu edo pasarteak aztertuko ditugu, gure gizartean balio ebanjelikoak zeintzuk diran ikusi ahal izateko.

Daumier. Barrabas gura dogu!. Bada ukatzen dauanik ere, baina kristau morala berezi egiten dauana Nazareteko Jesusengan berarengan aurkitzen da.

1. Landu gure gizartean erreferentzia-puntu lez izan behar leukien gogoeta moralen dekalogoa.